XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. Nesken ikasteko estiloen gaineko dilema

Emakumezko hezitzaileen artean beti izan da lehia historiko bat neskak eta mutilak modu berean tratatzeko, eta curriculum bikoitza aintzakotzat ez hartzeko, baina jarrera hori dela medio ukatu egin dugu nesken artean alderik dagoenik ere, eta horrela funtzionatu du neska eta emakume askoren kontra, ahalmen gutxikoak zirela edo maila egokia ematen ez zutela esaten zelarik.

Gure eskoletan eta mendebaldeko mundu osoan, erdi mailako mutila, txuria, hartzen da ikasle eredugarritzat, gainerakoak berriz, neskak barne, behe mailakotzat jotzen dituzte eta azken hauek arrakasta nahi izatera ikasle normala izan beharko dute eredu (Gipps ampamp; Murphy, 1944), izan ere, arrakasta hitz maskulinotan neurtzen baita.

Jane Martinek gonbitea luzatzen digu generoaren sentsibilizazioan bestelako ikuspegi bat sar dezagun: generoa kontuan hartuko dugu, hori egiteak zentzu adierazkorra duenean.

Generoaren sentsibilizazioan beste ikuspegi bat izateak bidea zabaltzen digu nesken pedagogiaren gaia arakatzeko, curriculum bikoitza berriro azaldu beharrik gabe, Rousseauk Sophie eta Emilerentzat planteatzen zuen moduan.

Bide ematen digu, halaber, defendatzeko inkontziente izan gabe generoak ez duela garrantzirik zeinek ikasi behar duen erabakitzerako orduan, adibidez, pentsamentu kritikoa, edo zeinek zientziak eta matematikak, nork ikasi behar duen ordenadoreen hizkuntza, nork behar duen maila oneko autoestimua izan...

eta alderantziz, inportanteena da zein pedagogia motarekin lan egiten dugun helburu horiek erdiesteko, bai eta helburu horiek nola zehazten ditugun.

Duela gutxira arte, neskentzako pedagogien arteko diferentzien gaia ez zuen feminismoak jaso.

Ikuspegi desberdinak behar dira neska talde desberdinentzako.

Esanahi diferenteak dira eraikuntza sozialak dira-eta.

Testuak gizabanako eta talde desberdinek irakurtzen edo interpretatzen dituzte, bakoitzaren baliabide sozial eta kulturalen, boterearekiko esperientzien eta norberaren biografiaren arabera.

Kenwayk adierazten digunez, hezitzaile feministek ezezik irakasleek ere beren buruari galdetu behar liokete ez bakarrik zer eskaintzen dieten neskei eta nola, baita neska horiek berek nola erantzuten dioten eskaintza horri... eta gaineratzen du, neska ikasle batzuentzat diskurtso feminista askatasun bidea izan ordez zanpatzailea izan daitekeela.